Menú

jueves, 28 de enero de 2016

Gurasolagun Abanto Zierbenan | Gurasolagun en Abanto Zierbena

Zergatik Gurasolagun? 

Hizkuntzen transmisioan familia izaten da eragilerik garrantzitsuena; eskola, komunikabideak, eta aisiaren aurretik. Hori dela eta, euskararen normalizazio prozesuan familiaren bidezko transmisioari behar bezalako pisua eman beharko genioke. Gurasolagun programak prozesu horri bere ekarpen txikia ekarri nahi izan dio.

Zeintzuk dira Gurasolagunen helburuak? 

Gurasolagun programak 5 helburu nagusi ditu:

  1. Euskara ikasleari praktikaren bidez euskara maila hobetzeko aukerak ematea
  2. Euskaraz dakienari hitz egiteko beste lagun batzuk aurkeztea eta bere euskararen harreman sarea handitzea.
  3. Euskararentzat gune berriak eskuratzea; kafetegiak, plazak, parkeak...
  4. Familian hizkuntza ohiturak aldatzen hastea. 
  5. Haurrek gurasoek egindako ahaleginaz jabetzea eta hori baloratzea. 

Zer eskaintzen du Gurasolagunek?

1) Mintzapraktika taldeak. Bertan euskara ondo menderatu eta euskara ikasten ari diren gurasoak euren umeekin batera elkartzen dira. Horretarako, taldeetan haurrak eta gurasoak batera arituko dira eta umea izango da talde horien gakoa, umerik ez balego, mintzalagun talde arrunta litzateke. Kasu askotan agian ez dira guraso biak egoten; euskara maila, ordutegiak... horrelakoetan bakar batekin arituko dira.

2) Familian egiteko ekintza osagarriak: ikastaroak, txangoak... ikastetxe eta talde ezberdinetako guraso eta umeek elkar ezagutzeko baliagarriak dira ekintza hauek. Gerta daiteke mintzapraktika taldeetan ez dauden guraso batzuk ere animatzea.

Abanto-Zierbenan gurasolagun talde horiek martxan jartzeko hilean behin tailer bat (berbalagun, udal eta gurasolagunen eskutik) antolatu nahi da. Ekintzak burutzeko beharrezkoa den azpiegitura izango dugu, lokala, parkea... Bestalde, gure aldetik eskatzen dugun gauza bakarra familien konpromezua da, hau da, taldean izena ematen denean joateko ardura hartzea.

Hasieratik puntu bi utziko argi ditugu: Batetik, talde horietan parte hartzeko euskara maila minimoa behar da, komunikazioa uneoro euskara hutsez izango da eta. Bestetik, ekintzak familian egitekoak dira eta beraz, gurasoek parte hartu behar dute, ez dira “umeen aparkaleku bat”. Tailerretan esaterako; goma eva tailerra, barreterapia familian, askari kreatiboak... haurrek gurasoen laguntza behar-beharko dute.

Zer egin behar da izena emateko?

Gurekin edo Abanto-Zierbenako euskara zerbitzuarekin harremanetan jarriz:
euskara@abanto-zierbena.org / 946362000 (138)
meatzaldea@aek.eus


martes, 19 de enero de 2016

Reunión AMPA | 25 de Enero 2016 | 15:00h

El lunes 25 de enero se celebrará a las 15:00h la reunión ordinaria del AMPA correspondiente al mes de enero. 

Os esperamos en los locales del AMPA (situados en la parte superior del Jantoki).